Gaur DBH-ko 4.mailako ikasleekin ERAIKEN bisitatzeko aukera izan dugu, Gasteizko Eraikuntza Institutua. Bertan efizientzia energetikoari buruzko hainbat kontzeptu ikasi ditugu, eraikuntzaren arloarekin lotutakoak. Egindako ekintzen artetik, Institutuaren esparruan bertan aurkitzen den “0 eraikina” bisitatu dugu. Eraikin hau ikasleek zein irakasleek birgaitutako antzineko atezainaren etxea da. Gainera, forma desberdinetako eraikinen maketak aztertu ditugu bere efizientzia kalkulatzeko, foma bakoitzak eraikinaren kontsumoan eta eraginkortasunean duen eragina ikusiz. Ondoren hainbat isolamendu mota ezagutu ditugu, eraikinen “beroki” bezala funtzionatzen dutenak, bai hotzetik zein berotik isolatuz. Azkenik ikasitakoa praktikan jarri dugu taldeka etxe bat birgaituz eta diseinatuz. Aukera paregabea izan da eraikuntzaren mundutik pixka bat ikasteko eta egun bakar batez bada ere arkitekto sentitzeko.
viernes, 10 de enero de 2020
4. DBH-ko ikasleek ERAIKEN bisitatu zuten

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario