MONTEHERMOSO.BISITA GIDATUA: WORLD PRESS PHOTO. DBH 3

1955an Amsterdamen sortu zen World Press Photo munduko prentsa-argazkilaritza lehiaketa entzutetsu eta garrantzitsuena da. Erakunde independentea da eta kalitatezko prentsa-argazkilaritzaren bitartez mundua ulertzen laguntzea du helburu. Herbehereetako Constantijn Printzearen babespean, prentsa-argazkilaritzarekin zerikusia duten hezkuntza-jarduera nahiz ekitaldi profesional anitz antolatzen ditu urtero eta argazki-erakusketa da, zalantzarik gabe, guztien artean nabarmenena.
Helburuak izan dira:
- Argazki-kazetaritza ikastaldeari gerturatzea.
- Irudi grafikoen bitartez injustiziaz egoerez kontzientzia hartzea.
- Ikasleek erakusketetako lanak baloratzea eta beraiengan errespetuzko jarrerak sustatzea.
- Erakusketak egiten diren zentro kulturala ezagutzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario