viernes, 14 de diciembre de 2018

KRISPIÑAKO ARAZTEGIRA BISITA

Astelehenean, abenduaren 10ean, DBH 4.mailako ikasleek Krispiñako Araztegira bisita egin zuten. Uraren garbitze zikloaren bigarren atala aztertu zuten, hau da, erabilitako ura berriro ibaira isuri aurretik eman behar zaizkion tratamenduak ikertu zituzten.

Horretaz gain, uraren erabilera egokiaren eta uretara isurtzen ditugun zaborren inguruko kontzientzazio saioa egin zuten, gure jarrera desegokiek izan ditzaketen ondorioei buruzko hausnarketa eginez eta etorkizunean jokaera zuzenak hartzeko konpromisoa hartuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario