miércoles, 13 de diciembre de 2017

Proyecto Olaf - 1º E.P.

Jada bukatu dugu gure proiektua “Olaf”. Ze ondo pasatu dugun!!!

1.go mailan egon gara aktibitateak eta jolasak egiten gorputzaren atalak eta bost zentzumenak aztertzeko eta ikasteko. Gure lagun berriak, “Olaf” elur panpinak, lagundu digu prozesuan. Horretarako ikasgai guztietan, gauza pila bat egin ditugu eta primeran pasatu dugu. Proiektua agurtzeko, taldeka, Olaf panpinak egin ditugu. Oso politak geratu zaigunez, erabaki dugu gela bakoitzera elur panpin bat eramatea. Horrela, opari moduan utzi dugu gela bakoitzean eta azaldu diegu nola gustatu zaigun gure proiektua egitea.

A ze sorpresa hartu duten haur hezkuntzakoek eta bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoek!!! Gainera, gabonak oso gertu daudenez, gela apainduko dute gure laguntzari esker.
Eskerrik asko Olaf. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario